2015/10/25

Hezkidetzan hausnartzen


                                                                                                        

HEZKIDETZAN HAUSNARTZEN

Hezkidetza, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezean oinarritzen den heziketa da. Orain dela gutxirarte, neska eta mutilen parekidetasuna eta aukera berdintasuna bermatzeko bidea zela bakarrik ikusten zen, baina, garapena izan du, eta orain esan ahal da,aukera berdintasunez eta parekidekotasunez  gain, genero estereotipoetatik kanpo hezitu nahi duen hezkuntza ere badela.  Sexualitate guztiak, aintzat hartzen dituenak eta identitateen aniztasunak onartzen eta zilegitzen dituenak ere.
Hezkidetza lantzeko bost arrazoi nagusi:
-          Nik, 11 urteko alaba eta 14 urteko semea dauzkat. Aurreko astean, alabak gabaz etxera etortzeko beldur zela esaten zidan, semeak alderantziz, ez du beldurrik  sentitzen. Beldur hori danon ardura da eta ez alde batena bakarrik.
-          Genero indarkeria pairatzen jarraitzen dugulako.
-          Komunikabideak eta batez ere iragarkien industriak emakumeen gorputza objetu bihurtu eta hipersexulizatzen jarraitzen dutelako. https://youtu.be/s9FXR8FdPvY
-          Binarismoa handiagoa delako, orain laster, izango dugun gabonetako kanpainaren bonbardeaketa  potentea izango da.

Heziberri 2020 ko  xedeak dio:
Pertsonaren garapen integral, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala eta espirituala.
Xede hau lortzeko, “curriculum izkutua” hau da, konturatu gabe transmititzen dena, kontutan hartu beharko genuke.
Gure liburutegietan zeintzuk liburu dauzkagun, jolastokietako erabilpena nolakoa den, eredu anitzak erabiltzen ditugun,…

Aurrerapenak ere egin direla ustedut, ikastetxeetan, programazio barruan euskararen eguna ospatzen den bezala, martxoak 8, maiatzak 17,…txertatuta daude,  tutoretzetan hezkidetza lantzeko programak nahiko programak lehen hezkuntzan  lantzen dira, bestalde ere, irakaslegoaren artean, interesa, ardura, errespetua, kontzientzia, sensibilizazioa pizten ari dela ustedut. Bestetik ere, genero/sexu  identitate anitzak publiko egiteko gai izan dira, medioetan ospea daukaten pertsona ezagunak.
Aurreko astean, irakasle batekin hitzegiten, (irakasleak 58 urte)esaten zidan:
Zinean edo taberna batean, nork ez dizu ipurdia ikutu edo eskua gainean jarri?Hori gertatzen bazitzaizun, ez zela inorekin konpartitzen, momentuan ixildu egiten zirela eta gainera errudun sentitzen zirela esaten zidan. Gaur egun alderantziz, norbaitek ipurdia ikutuz gero, gai dira ezetz esateko, erantzun bat emateko eta bere gogoz kontra doala adierazteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina