2015/10/23

Maialen Lujanbiok genero indarkeriaz egindako gogoeta, arrakastatsu


Euskadi irratia
2015/10/23

Bertsolari hernaniarrak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan egindako gogoetak 2.500 entzunaldi baino gehiago izan ditu bi egunetan.


Maialen Lujanbiok genero indarkeriaz Euskadi Irratiko 'Faktoria'n asteazkenean egin zuen gogoetak oihartzun zabala izan du Interneten. Goizeko hamarrak jo aurretik eskaini zen 'Beste aldean' tartea irratian, eta, ondoren, sarez sare zabaldu zen eitb.eus ataritik barrena.
Egun bakarrean 2.500 entzunaldi baino gehiago batu zituen. Lau minutuko irrati-tartean, iruzkin zorrotz eta betea egiten du Lujanbiok, eta entzuleei zer pentsa ematen die indarkeria mota honek dituen ertz eta erantzun gabeko galderak airean utzita.

Berriz entzuteko, egin klik hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina