2015/11/06

ASKI DA!                       


GENERO-INDARKERIAREN INGURUKO HAUSNARKETA


   *Gai honen materialetan agertzen diren estatistikak oso gordinak dira. Oso ohituta gaude zenbakiak, proportzioak eta horrelakoak entzuten eta, askotan, ez diogu erreparatzen horien atzean dagoen errealitateari, baina dokumentu hau HEZKIDETZA gai zabalagoaren barnean egonda, eta, dagoeneko landu ditugun hainbat materialak eragin digun sentipen horretan, modu esanguratsuagoan jaso ditut. Egitura gabeko gizarte baten ondorioa baino, egitura okerretan oinarritutako gizartearenak iruditzen zaizkit.

     Ideia batzuk azpimarratuko nituzke: 
           *bai erasotutako emakume gazteen eta baita erasotzaile gizon gazteena ere (30 urte baino gutxiago), kopuru handia da, beraz, nahiz eta zabalduta egon berdintasunean aurrera goazela, datu objektiboek kontrakoa adierazten dute
          *neska askoren gizon oldarkorrekiko erakargarritasunak harritu egin nau
          * bikoteak neska KONTROLATZEA ONARTZEAK beste indarkeria askoren oinarria izan daiteke
          *”heroi bortxatzailea” eredua izatea gizonentzat, eguneroko mikromatxismoen oinarriaren adierazle bat izan daiteke
          *erlijioaren nagusitasunak eta honek ezarritako emakumeen menpekotasunak (obedientzia, apaltasuna, amabirjinaren eredua…) eragin izugarria eduki du gure kulturan
          *gizarteak erakusten die gizonei indarkeria erabiltzen, ez naturak
          *gaur egun proposatzen den emakumearen edertasun ereduak gorputz errealen gorrotoa eta emakumeen autoestimu eza dakartza
          *interesgarria da heterosexualak ez diren bikoteen arteko indarkeria izendatzeko polemika
          *gizonek ere parte hartzea genero ikuspegiaren heziketan garrantzitsua da, nahiz eta egoera batzuetan kosta izan KIDE bezala sentitzea
          *eskolak dituen erronken artean, “konfiantzazko eta segurtasun handiko espazioa bihurtzea” oso garrantzitsua iruditzen zait

          -GENERO-INDARKERIA emakume izateagatik emakumeen aurka egiten den edozein indarkeria-ekintza da (tratu txar psikologikoak edo fisikoak).


          -INDARKERIA SINBOLIKOA esplizitoki ikustezina dena, baino irudi, hizkuntza eta komunikabide desberdinetan erabiltzen den narratibaren bitartez transmititzen dena. Emakumeei gizonak baino gutxiago direla sentiarazten die, eta beldurra eta ahuleziaren sentipenak biziarazi. Horretarako, patroi estereotipatuak, mezuak, ikonoak, mitoak eta sinesmenak erabiltzen ditu.

      Oso datu esanguratsua iruditzen zait azken ikerketetan gazteen KONTROLAREN inguruan adierazten diren emaitzak:
          -mutilen %33k onuragarritzat jotzen du bikotekidea kontrolatzea.
          -emakume gazteen %28ak aitortu egiten du bikotekidearen kontrolpean dagoela. 

     “Kontrola, umiliazioa eta beste hainbat joeraren zergatia norbanakoarengan dago, ez teknologia berrien efektuan. Nerabe eta gazte guztiek erabiltzen dituzte teknologia berriak, baina bakarrik batzuek ezartzen dituzte gatazkan oinarritutako harremanak, eta bakarrik batzuek erabiltzen dute whatsappa eta mugikorra bikotea kontrolatzeko edota bikotea akuilatzeko, esaterako. Teknologia berriak eragile izango balira, modu transbersal batean gertatu beharko luke fenomenoak.”

      Horrela dio ALAZNE AIZPITARTEK, psikologa eta terapeutak, "Bikoteen Arteko Biolentzia" nazioarteko tesia burutu duena.
          Arazoa ez dago, beraz, tresnetan (askotan esan nahi izaten den moduan), baizik eta tresna horiek ematen dituzten baliabideak direla medio, erabiltzen diren jarrera posesibo eta menperatzaileetan.

*Egoera honen aurrean, eskolak zeregin garrantzitsua dauka. Honako erronka hauek azpimarratuko nituzke:
          -eskola-komunitate osoak bere gain hartu emakumeen aurkako indarkeria eragiten duten faktore desberdinen identifikazioa eta gainditzeko heziketa
              -zaintzaren etika landu, prestigioa emanez eta berdintasuna landuaz.
          -genero-ikuspegia erabili eskola barruko alderdi guztiak aztertzeko eta, baita ere, inguruan gertatzen direnekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina