2015/11/15

FEMINISMOAK ERAKUSTEN DIGU JENDARTE HOBEA LORTZEKO BIDEA

1. Historian zehar feminismoen aldarrikapenak kontuan izanik, lortutako bost gauzarik aipagarrienak: 

Celia Amorósek dio, Aintzinako Erregimenean, gizarte estamentalean, ez zegoela bereizketa horizontalik, goitik beherako desberdintasun sozial, ekonomiko eta politikoek ez zutela aukerarik ematen gizon-emakumeen arteko bereizketa sexistarako. Guk ez dugu zehaztuko hainbeste, baina uste dugu sufragistek egindako lana barik, feminismoa ez zela gaur egunekoa izango.



            

Lanbidea izateko eskubidea aipatzen da dokumentu horietan ere bai. Gure iritzian hori ezin da gelditu independentzia ekonomikoaren lorpenarekin lotu barik. Emakumeok geure lanari esker gizonarekiko menpekotasun ekonomikorik, eta ondorioz, bestelako menpekotasunik ez izatea askatasun ariketa erabakigarria izan da.

Beste ekarpen potolo bat askatasun indibidualekin lotuta dago, hau da, emakumeok bizitzan espazio asko eta anitzak eskuratu ahal izan ditugu feminismoaren aldarrikapenengatik: kalea (etxetik ateratzea mundu publikora), aisialdia (antzerki, zinema, kirol ekitaldietara …), gaua (“kalea eta gaua gureak dira”) … Gure ikasleei kontatu behar diegu gaur egun askatasun gehiagoz bizi ahal izateko, beraien adinean zer eskatzen genuen feministok kalean .

Koherentziaz bizitzeko “pribatua ere politikoa dela” ekarpen feminista izan zen pasa den mendean. Ideologia guztietako pertsonei bidalitako mezua. Gure ustez, jendarte askean ezinbesteko baldintza da. Gure ikasleek etxetik ikusi behar dute eredu ez estereotipatua, gero kalean, klasean horren defentsa naturala egiteko.

Emakumeen arteko elkartasun sareak aipatuko genituzke, bosgarren puntuez. Feminismoak lortu duena neurri handi batean gako horretan datzala uste dugu. Ezaugarri hau emakumeok sortutakoa dela uste dugu, eremu ezberdinetan erronkak lortzeko ahalegin-metaketarako gaitasuna. Etorkizunean, gure esku baleude, gauzak hobeto joango liratekeelako seinalea.




2. Oraindik lortzeko falta zaizkigun beste bost gauza:

1.- Genero indarkeriarekin amaitzea. Emakumeen borrokak lortu ditu aurrerapauso handiak emakumeen aurkako indarkeria patriarkalari aurre egiteko: legeak, salatzeko kontzientzia, erasotzaileen isolamendua...Baina, hortxe dagoz datuak, emakumeok jarraitzen dugu erasotuak izaten. Erakunde publikoetatik ahaleginak egiten hasi dira, baina oraindik asko falta da.  
 2.- Ordezkaritza politikoan, goi mailako ardura politiko postuetan oraindik ez da emakumerik ikusten, oso, oso gutxi. Alderdi politikoetan, emakumeon presentzia azken berrogei urtean asko handitu arren, oraindik ez da paritarioa izaten.

3.- Independentzia ekonomikoa lortu dugu, lanbidea lortzearen ondorioz, baina lan munduan emakumeok ez ditugu gizonek gozatzen dituzten baldintza berak, lan berdinagatik. Oraindik soldata baxuagoak kobratzen ditugu lanpostu berdinetan haiek baino, lanpostu baterako emakumea izateagatik aukerak murriztu egiten zaizkigu. Antzeko zerbait gertatzen da enpresa munduan ere bai. Gehienak gizonak dira.

4.- Sexu-identitateari dagokionez, bide luzea falta da estereotipoak desagertzeko guztiz. Hezkuntzan gabiltzanok egunero ikusten dugu zer zaila den gazte batentzat askatasunez agertzea bere identitate sexuala.
5.- Etxeko arduren partekatzea lortzeke dago. Horien artean, zaintza lanak ere sartzen ditugu. Gazteen artean ikusten dugunagatik, ematen du ez dutela etxean eredu partekatzailerik, ikasle asko eta asko ez delako ezertaz arduratzen etxean. 
 3. Lortzeko ditugun gauza horiek, hezkuntza esparruan lantzeko, gainditu beharreko oztopoak

Benetako hezkuntza hezkidetzailea lortzeko eskola-komunitate osoaren inplikazioa lortu beharko genuke. Horretarako baliabide gehiago behar ditugu, guztiok gutxienezko balore feminista batzuk barneratu lehenengo, gero egunero lanean txertatzeko.

Gaur egun, formakuntza partzialak jasotzen ditugu, norberaren borondatearen arabera eramaten dira aurrera, eta beharrezkoak dira, baina ez dute bermatzen ikastetxeetan hainbat ordu ematen dituzten umeen eta gazteen jarrera feminista.

Baliabideen artean, denbora eta espazio gehiagorekin batera, legeak bat etorri behar dira ikastetxeetan lortu nahi ditugun hezkuntza curriculum proiektuekin, laguntza markoa eta eskola hezkidetzailearen bultzatzaileak izan behar dira.

Uste dugu horiexek direla gainditu behar diren oztopo nagusiak, zeren horiek lortuta, beste guztiak erraztasunez lor genezakeen: jarrerak curriculum-ardatza, feminismoaren historia ikasgaia, zientzia-emakumeak testuliburuetan, letra-emakumeak, hizkuntza ez sexista, umore iraultzailea, ikasketa-aukera berdintasuna, mikromatxismo guztiak pikutara...



4. Hezkuntzan aurrera eraman daitezkeen bost ideia feminista:

Bat:
Erlijio orduak (eta erlijioa aukeratzen ez dutenen orduak) Feminismoa ikasgaia emateko erabakitzea. Horretarako eskola kontseiluaren erabakia beharko litzateke.

Bi:
 
Gorputz hezkuntzako irakasleentzako hezkidetza formakuntza hiruhilabete bakoitzaren hasieran eta hezkidetza balorazioa hiruhilabete bakoitzaren amaieran. Uste dugu, hainbat gauza egin daitekeen atal honetan zuzenean jarri behar direla baliabideak, presentzia fisiko aktiboak, ondorioz ere, espazioaren okupazio parekatuagoa dakarrelako.

Hiru: 
Jarrera feminista ebaluatzea. Ikasleek hizkuntza inklusiboa erabiltzen badute, emakumeen ekarpenak kontuan hartzen badituzte, ardurak eta espazioak partekatzen badituzte, aldarrikapen jardueretan parte hartzen badute… jarrera orokorraren notaren ehuneko berrogeita hamarra izatea.

Lau:
Ikasturteko proiektu feministen lehiaketa. Bakarka zein taldeka (ikasle taldea edo ikasgela) urtean zehar ikastetxean eragiteko proiektu bat aurkeztu eta bideratzea izango litzateke helburua. Ikastetxeko partaide guztion iritzia kontuan hartuta, lehenengo postuan geldituko litzatekeen proiektuak saria izango luke. 

Bost: 
Guraso arretari begira, gutxienez ikasturte bakoitzean, ikaslearen arduradun legal biak aurkeztea tutorearekin. Askotan amak soilik agertzen zaizkigu. Egia esan,ikasleen ehuneko erdia baino gehiagoren aitak ez ditugu





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina