2015/11/18

Jai-ospakizunei buruzko hausnarketa

JAI-OSPAKIZUNEI BURUZKO HAUSNARKETA

Gaia aztertu eta sakondu ondoren gizartearen argazkiak direla esan dezakegu. Jaietan eta ospakizunetan ikusten dugun ezberdintasuna eta genero indarkeria egunerokoak dira. Aintzinakoa etortzen direnez biek ezberdintasuna islatzen dute eta horren kontra jo behar dugu baina jaietan gertatzen diren emakumeen kontrako indarkeriak asko kezkatzen nau. Betidanik jaietan indarkeria egon da, izkututa. Une honetan begi bistan geratzen ari da eta honek lagunduko du asko horri aurre egiteko. Aurreko udaren kanpainak ondo egon dira jendeak burua horretan kokatzeko eta erantzunkizuna hartzeko: lagunen artean babestu eta lekukook agresioak gelditzeko.
ikastetxeei dagokienez genero-indarkeriari aurrea hartzea oso premiazkoa, beraz ezinbesteko dugu hezkidetza lantzea balio sexistak emakumeen eta gizonen berdintasun-balio bihurtzeko. Horretarako, aurrerapenak aztertu behar dira, hezkidetzaren alorrean jarraitzen duten defizitak identifikatu behar dira eta hezkuntza-komunitateak dituen erronka berriak definitu behar dira.
Nire ustez momentu honetan Hezkuntzan honako hauek erronkak ditugu:
-Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertzea, eta genero-ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartzea planteamendu integral batez.
Berriki egindako ikerketek berretsi dute eskola-sisteman, orain ere, sexismoa eta genero-estereotipoak gertatzen direla zenbait alderdiren bitartez, besteak beste: ikstetxearen beraren antolamendua, irakasleen jarrerak eta itxaropenak, curriculum kademikoa, ikasten diren eta ikasten ez diren gaiak, ikasliburuak eta ikasmaterialak, hezkuntza-eta lanbide-orientabidea, hizkuntza, espazioa, ikaskideekiko harremanak...
-Harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta.
Sexu-hezkuntzari buruzko kezka dago hezkuntzaren arloan. Aurrerapenak egin badira ere, egiaztatuta dago harreman afektibo eta sexualek, neurri handi batean, sexismoaren eragina jasaten dutela oraindik ere.
-Eskola-komunitate osoaren atxikimendua lortzea, genero-indarkeriari aurrea hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko.
Hezkuntza-komunitatea oinarrizko elementua da haurren eta gazteen prestakuntzan, eta, beraz, behar-beharrezkoa da eragile aktibo bihurtzea genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko: prebentzio goiztiarretik haita, arazoa lehenbailehen detektatu eta arreta egokia eskaini behar da.
Txostenek azaltzen dute, estereotipoek irauten duten arren, genero-indarkeriaren biktimak eta erasotzaileak oso gazteak direla.
Segurtasun Sailak eskainitako datuen arabera: 2012an bikotekide edo bikotekide ohiaren indarkeriaren biktima izan zirela salatu zuten emakumeen %34k 30 urte baino gutxiago zuten. Askatasun sexualaren aurkako erasoak balira, zenbakiak argi eta garbi adieraziko lukete emakumeek zenbat eta gazteago izan oeduan eta arrisku gehiago dutela mota horretako indarkeria sufritzeko. Izan ere, jasandako indarkeria jakitera eman duten biktima guztietatik % 66k 30 urte baino gutxiago du.
Hau ikusita arazoa larria dela esan dezakegu, beraz ikastetxeetan genero-indarkeria lantzea ezinbestekoa da, hori dela medio seguru nago jaiak zein ospakizunak hobetuko direla: emakumeek erasok ez jasateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina