2015/11/14

Lore sortak eta kanta erromantikoak


Hoy recibi flores from mcarmen69

 
FEMINISMOAK
Orokorrean bizitzari buruzko ikuspuntua aldatzeko balio izan duela (jarraitzen du) feminismoa uste dut, orokorrean feministek historian zehar zalantzan jarritako egiturak mugitzerakoan beste hainbat sektoreetan eragina izan zuelako.

Bost lorpen aipatzekotan, Coral Herrerak jasotzen dituen bostekin ados nago, hau da:

-.- Lanbide izateko aukera
 
-.- Sexualitatea eta ugalketaren arteko bereizketa
 
-.-Amatasuna aukera librea izatea
 
-.- Goi mailako hezkuntzan parte hartu ahal izatea
 
-.- Sexualitate orientazio zurrunetik begirada anitzera egindako bidea
 
 


Zer falta? Asko oraindik, asko. Bidean gaude, bidai luze eta gorabeheratsu baten aurrean.

  • Lehenbizi, araututa egon arren errealitatean betetzen ez diren eremuak konkistatzera falta zaigula uste dut. Zaila erronka, sarri pertsonen aurreiritziekin egiten dugulako topo eta behin baino gehiagotan ikusi dugun bezala, zenbait momentutan zailagoa bihurtzen da aurreiritzi hori aldatzea legea baino.

  • Lan baldintzak ere. Kontratazio orekatuak behar ditugu eta, zer esanik ez, lan bera egiten badugu soldata ere berdina izatea.

  • Benetako aukera librea izan dadila amatasuna. Seme-alabak kontziente izatea, erabakitzen direnean eta hori lortzeko bidean, noski, haurdunaldiak ekiditeko baliabideen inguruko informazio zabala eta zehatza izatea emakumeen guztien esku.

  • Bortxaketak eta biolentziaz behartutako beste edozein sexu harreman, ofizioz jarraitutako delituak izatea, hau da, biktimak bizi behar duen prozesu umiliagarria saihestea.

  • Zer esanik ez, genero indarkeriaren kontrako borrokan pertsonen inplikazio gero eta zuzenagoa eskuratzea, kanpotik ikusten dugun “izeberg”-en zatia azpialdetik, ikustea kosta egiten den eremuetan,  eusten duten egoera guzti horiek gaindituz.

Ikastetxeek, azken finean, pertsonez osatutako espazioak diren heinean, gizartea islatzen dute, beraz, aldarrikapenak oso antzekoak dira. Agian hezkuntza munduan lan berdinari bai egokitzen zaiola soldata berdina, baina horretan bakarrik aurkitzen da parekidetasuna, ez direlako berdinak lan baldintzak, ezta lan arduren banaketa ere. 

Aurreko aipamenen harira, lan handi egin daitekeela hezkuntza munduan uste dut. Boskoteekin jarraituz, hezkuntzan aurrera eraman daitezkeen bost ideia hauek okurritzen zaizkit momentuz:
  1. Curriculum ezkutua arakatu eta agerian utzi egunerokotasunean topa dezakegun hainbat kontraesan. Aztertu eta landu, irakasleen artean bereziki, baina baita ikasle eta gurasoekin ere.
  2. Historian zehar garrantzia izan duten emakumeen izen propioak uztartu curriculum arruntean, gizonen pare. Eta oinarrizko testu bezala erabili beraien biografiak eta bakoitzari zegokion arloan egindako ekarpenak.
  3. Patriarkatuak ikusezinak edo garrantzi gabekoak bihurtu dituen emakume anonimoen ibilbide historikoan izandako ekarpenak jaso curriculumean, elikadura, osasunean, zaintzan, kudeaketa ekonomikoan eta abar, “etxean” gelditzearen ondorioz emakumeek talde bezala lortutako aurrerapenak ikertu ikasleekin eta isilpean gordetzearen azpian izandako interesak eztabaidatu.
  4. Hizkuntzaren erabilpena, hiztegia eta  esamoldeak behatu, bildutako informazioarekin txostenak osatu eta zuzentzeko proposamenak luzatu, denon artean aurrera eramateko moduko erronkak markatuz.
  5. Feminismoak, hezkidetza, aniztasuna eta abar, langaiak izan daitezela geletan, zeharkako lerroak beti, arestian aipatu bezala, baina tokia izan dezatela baita ere gai bezala tratamendu kurrikularra izateko. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina