2015/12/02

EMAKUMEEN PRESENTZIA ETA EKARPENEI BURUZ HAUSNARTZEN


EMAKUMEEN PRESENTZIA ETA EKARPENEI BURUZ HAUSNARTZEN


Historia gizonek kontatu izan dutela jakina da eta emakumeok bataila guztietan menperatuta beti izan garela, ez soilik gudako borroketan baizik eta, gizartea halako bezala dagoenez gero, gizartean gertatu diren borroka guztietan. Zorionez, emakumeok gero eta kontzienteagoak gara historia beste modu batean idatzi behar dela. Emakumea gizonek idatzitako liburuen iluntasunetik irten dadila ordua da, humanitatearen historian jokatu duen paperagatik eta gizaki bezala dagozkion protagonismo eta duintasuna ezagut dakzkiola.


Emakumea bizi izan da mundu patriarkalean, kulturarako eta botererako sarbidea ukatu zaion tokian. Menpeko izaki balitz bezala bizi izan da urteak eta urteak, seme-alabak zaintzen, etxeko lanak egiten...Hala ere, aste honetako irakurmenean ikusi dugun arabera, asko eta oso nabarmenak izan dira emakumeen ekarpenak historian zehar.
Sistema patriarkala, emakumeak eta bere ekarpenak ikusezin bihurtzeko mekanismoak, androzentrismoa, sexismoa... gizarte matxistak goia jo du!


Emakumeen ezaguera mundura heldu da. Kultura eta zizentzietako lan garrantzitsuak utzi dituzte; beren esperientzietan zein beste jakituria bildu izan dira. Hala ere, oraindik emakume gutxi dira instituzioen eta botere politiko, sozial eta kulturaleko guneetan. Oraindik ez zaigu ondo ikusten.


Adibide bezala, gai honen inguruko dokumentak bat hona ekarri nahi dut. Honen bitartez musika mundura dedikatu eta nabarmentzen diren emakumeengan erreparatu nahi dut.


"EMAROCK" proiektuan euskal herrian batez ere, musikan aritzen diren emakumei protagonismoa eta espazio bat ematea du helburutzat. Hala nola emakumeak bultzatzea esparru hau jorratzera,
musikarena hain zuzen eta eszenatoki baten gainean bada askoz hobe. Emakumeen presentzia geroz eta handiagoa bada ere, oraindik hutsune asko daude, hori aldatzea espero da. Bideoa ikusi


Honen aurrean, zeintzuk izan ahal dira jendartean lantzeko erronkak?


  • gizonen eta emakumeen arteko presentzia orekatzea bizitzaren eremu guztietan
  • Eskolak, instituzioak, komunikabidekak... genero-ikuspegia bere egitea eta beraien jardunean kontuan hartzea da.
  • diskriminazioa, bazterketa eta bortizkeria sexista desager daitezela lan egitea


Marijose#hausnarketa eta #emakumeakprotagonista

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina