2015/12/03

“Ez etsi zailtasunen aurrean, onena hortik sortzen da eta”




Rita Levi- Montalcini, Nobel saria jaso zuen neurokirurgian doktoratu zen emakume honek horrela zioen: "Ez etsi zailtasunen aurrean, onena hortik sortzen da eta". Zailtasunetik onena badator, emakumei ezinhobea den etorkizuna iragartzen digute.

Emakumeek zirrikitugabeko ikusezintasuna pairatu dugu historiaurretik, ikusten ez dena ez da esistitzen, eta esistentzirik gabe mendeetan bizi izan gara emakumeok. Emakumeen ahots batzuk entzuten hasi zirenean, zientzia beraien bidera atera zen, determinismo biologikoa desoreka sistema mantentzeko edozein gauza egiteko prest. Presentziak identitatea dakarrelako eta identitatea duen edozerrek boterea lortu dezakelako. Horrexegatik hain dira garrantzitsuak emakumeon presentzia eta ekarpenak, eta guk geuk erabakitzea ze nolako ekarpenak diren horiek eta ze nolako presentzia nahi dugun, gure autoritatea garatzeko eta dagokigun boterearen zatia izateko.


http://jesusgonzalezfonseca.blogspot.com.es/2011/04/la-mujer-traves-de-la-historia.html

Androzentrismoa, sexismoa eta jabetza kentzea izan dira emakumeen ekarpenerako eta presentziarako oztoporik handienak. Rosalin Franklinen kasua adibide esanguratsuenetariko bat da. James Watsonek eta Francis Crickek Nobel saria jaso zuten, baina oraindik gaur egun bi gizon hauei buruzko informazioa irakurtzen badugu ez da Franklineri buruz aipamen bakarra egiten.

rosalind franklin bilaketarekin bat datozen irudiak


Horrelako ezer gerta ez dadin emakumeen lanaren onarpena lortzeko lana egin behar dugu, hainbat gauza berregiten eta ikertzen:
- Gorputza.
- Amatasuna.
- Heziketa.
- Emakumeen lana orokorrean.
- Politika eta eremu publikoan emakumeen papera botere- alderdi guztietan.
- Sorkuntza.
- Artea.
- Zientzia
- etab.

https://www.youtube.com/watch?v=rfGO-s0-DT0

Hau kontuan izanda hauek izan behar dira gure helburuak:
- Emakumeen  ekarpenak ikustaraztea.
- Emakumeen ekarpenak baloratzea eta gaur egungo gizartea eraikitzeko erreferente bihurtzeko.
- Emakumeen ekarpenen ezkutaketa lortzeko erabiltzen diren estrategiak identifikatzea eta desaktibatzeko moduak sortzea.

Eskolak lan garrantzitsua du zentzu honetan identitatea eraikitzea ahalduntze prozesuaren oinarria baita; hortaz erne egon behar dugu esparru hauetan:

- Hizkuntzaren erabilpena.
- Partaidetza.
- Errepresentazioa eta denboraren erabilera.
- Curriculum eta material didaktikoa.
- Orientazioa.





 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina