2016/01/27

Orientazioa eta aukera akademikoei buruzko hausnarketa


Azken hamarkadetan aurrerapenak izan badira ere, genero-estereotipoek eragin handia dute oraindik ikasleen aukera pertsonaletan, profesionaletan eta bizitzakoetan. Zenbait erealitate aipa ditzakegu, ondo adierazten baitute generoa erabakigarria dela ikasleen aukera pertsonaletan, profesionaletan eta bizitzakoetan.
Adierazlerik argienetakoa da ikasketen derrigortasuna desagertu eta oinarrizko hezkuntzatik aldentzen garen heinean, gero eta handiagoak direla jokabide-ereduen desberdintasunak neskek eta mutilek egiten duten aukera akademikoetan. Orduan hasten dira ibilbide bereiziak nesken eta mutilen artean, bai ikasketetarako sarbidean, bai aukeratzen dituzten adarretan.
Batxilergoan, mutil gehienek modalitate zientifiko-teknikoa hautatzen dute; neska gehienek, berriz, gizarte eta giza-zientziak aukeatzen dituzte. Aukera horiek gerora zer unibertsitate-karrera hautatu baldintzatzen dute.
Bereiztua den hautatze akademikoak berekin dakar mutilek gizonen artean ohikoak diren adar profesionalen aldeko apustua egitea, lan horiek aintzat hartzen baitira gizartean, eta ordainsari onak baitituzte. Neskek, berriz, lan-merkatura iristeko zailtasun gehiago dituzte, eta iristen direnean, gehienetan kategoria profesional eta lanbide oso feminizatuetan aritzen dira, ordainsari txikiagoak eta gizartean prestigio txikiagoa duten kategorietan.
Bereizketa horiei dagokienez, Emakundek egindako "Portaera maskulinoen eta femeninoen ereduak eta erreferenteak" euskal gazterian txostenean ageri den bezala, ezin da alde batera utzi gazteek, sozializazio-prozesu osoan, kanpoko presioak izan dituztela, hartu behar dituzten erabakietan eragiteko. Presio horiek familiaren ingurunetik, aiskideen ingurunetik (pare-taldeak), xede den ingurunetik (erreferentzia-taldea) eta lan-merkaturik bertatik etor daitezke. Gainera, prozesu inplizitu eta sotil bat dago, nesken eta mutilen gaitasunak, trebetasunak eta jarrerak modu bereizian bultzatzeko. Hori dela eta, hezkidetza ezinbestekoa da generoa sozializazio-prozesu osoan orekatzeko, egokitzeko, konpentsatzeko eta neutralizatzeko. Prozesu horretan, bitarteko guztietan aritu behar da: irakasgaiak, irakasleen eta familien mezu esplizituak eta inplizituak, etab. Tutoretza ere gune pribilegiatua izan daiteke, ikasleei genero-estereotipoez ohartarazteko eta beren erabakitzean eragiten duten uste eta aurreiritzi sexistak desegiteko.
Ikusten dugun modan, ikastetxeek erronka handia dute:
Ahalduntzea lantzea neskekin hautaketa libreago izan dadin, zenbait gako lagungarri hartu behar dira kontuan:
     Ikusgarri egitea emakumeen esparru sozio-laboraleko egoera.
     Ikusgarri egitea lan-esparruetan parte hartzeko hesiak: emakumeei betekizun   handiagoak eskatzea, kontziliazio-politikak, aurreikuspenak, etab.
     Emakumeek hezkuntzan eta lan-arloan egindako aurrerapenak nabarmentzea.
     Elkarreraginen bidez, espero handiak (iguripen altuak) sustatzea neskek matematikan, zientzian eta teknologian dituzten gaitasunak.
     Tradizionalki maskulinoak izan diren esparruetan parte hartzeko hesiak gainditzeko laguntza.



























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina