2016/02/14

ANIZTASUN SEXUALAK BISTARATUZ


Pertsonek izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun amaigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien ondoriozkoa da munduan dagoen aniztasun anitza. Aniztasun anitz hori jendarte patriarkalean ikusezin geratzen da askotan edo agertzen bada, modu estereotipatuetan eta hierarkizatuetan egiten da.
Aniztasun sexualak arau heteropatriarkalek betetzen ez dituzten errealitateak bistaratzen ditu.  

Hezkuntza-eremuan sarritan modu berdinkidean aurkeztu eta aipatu gabe geratzen diren errealitate batzuk dira LGTBIQ+ ak eta TRANSak.

Hezkidetzak aniztasun anitzak aldarrikatzen ditu. Estereotipoak gaindituz eginiko proposamen aske eta ez hierarkikoen bidez, ikasle bakoitzaren errepika-ezintasuna askatasunean garatzeko bideak sustatuko ditu eta aniztasun anitzen ondoriozko aniztasun sexualak duintasunez eta errespetuz bistaratu.

Nik uste dut oraindik aniztasun sexuala ikusezin geratzen dela; heterosexualez gain, "Gay"ak direla, batez ere, agertzen direnak eta kasu askotan modu estereotipatuetan eta hierarkizatuetan. Ados nago Genesis-Santiago R. Cruzek “Transgresiones” bideoan  dioenarekin "Izaki bizidunak aniztasun ikaragarria dugu eta zerbait zoragarritzat hartu behar dugu, inposaketetatik askatuz eta askeak izanik garena izanez”. Aniztasun sexualen presentzia bistaratzea eta guztion eskubideak aldarrikatzea beharrezkola dela uste dut.


 Sexu eskubideak


ALDARTEK, "eskubide sexual eta gay, lesbiana eta transexualen eskubideen aldeko borrokak oso garrantzitsua izaten jarraitzen duela uste du, gure herrian pertsonak hein batean ikusezin mantentzera derrigortzen dituzten baldintzatzaile sozialak baitaude. Pertsona hauetako askorentzat, oraindik ere luxua da beren joera edo genero identitatea bete-betean bizitzea".
2006an aditu talde batek Giza Eskubideen Nazioarteko Legeria Sexu Orientazioari eta Genero Identitateari buruzko gaietan aplikatzeko Yogyakartako Printzipioak onartu zituen. Lehenengo printzipioa da "Pertsona orok du giza eskubideak izateko eskubidea". Beraz, sexu-orientazio eta genero-identitate guztietako gizakiek giza eskubide guztiak izateko eskubidea dute.

ALDARTEko"lan ardatzetako bat sexu-eskubideak sustatu eta ezagutaraztea da eta baita gay, lesbiana eta transexualen eskubideen sakontzen jarraitzea ere". Proposatzen dituzten sexu eskubideak hamaikak dira.
Sexu-eskubideak jende askori helarazteko  "ElĆ­gete" bideo adierazgarria dugu.

Aniztasun sexualak nire inguruan

Nire esperientziatik abiatuta, aniztasun sexualak lantzen dira ezagututako zentro batean baina modu estereotipatuan eta hierarkizatuan. Hori dela eta, heterosexuala ez dena ez dago presente eta ez zaio nahi duena izateko aukerarik ematen.
Bestalde, lagun eta ezagunen artean heterosexualez aparte, "Gay"ak dira ikusgarrienak. Askok jakin badakite, lesbianak eta transexualak (ezezagunagoak dira) existitzen direla eta guztiok errespetatu behar direla baina haietako batzuek, nire ustez, gogorra iruditu daitekeen arren hainbatetan ”urrutitik” ikusi nahiago lituzkete. Nik uste dut, askotan gertatzen dena dela ALDARTEk “Sexu-aniztasuna eta giza eskubideen alde” dokumentuan dioena ” oraindik ere, desoreka handia dago lesbiana, gay, transexualen lege lege-mailako eta gizartearen jarrera-mailako diskriminazioaren artean. Zentzu honetan, gogorarazi beharra dago Errespetu hitzari sarritan ematen zaion esanahia, Errespetu hau “baina” ugarirekin eraiki da “Errespetatzen zaitugu, baina hobe lesbiana edo gay zeure etxe barruan bazara”, “Errespetatzen zaitugu, baina gogaitu egiten gaitu lesbianismo edo homosexualitateari buruz hitz egiteak”.

Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak 



Gidaliburua
  • Sexu-genero sistema salatu eta gainditzea.
  • Ikasle bakoitzaren errepika ezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinestea. 
  • Heteronormatibitatetik aldentzea.
  • Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea.
  • Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
  • Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzea.
  • Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egitea.
  • Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea.
  • Sexu eskubideak ezagutaraztea eta aldarrikatzea.
  • Irakasleek eta beste eragileek prestakuntza jasotzea.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina