2016/02/27

Gatazken inguruan hausnartzen


Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.


Gure gizartean gatazka kontzeptuak konnotazio negatiboak ditu eta maiz biolentziarekin parekatzen da. Honen arrazoietako bat, bakea gerra-gatazkarik gabeko egoerarekin lotzen dugulako da.

Jendartean, haremanetan gatazkak egotea ohikoa eta osasuntsua da. Gatazkak gure izatearen parte dira. Beti izango dira interes kontrajarriak eta horrek gatazkak sortuko ditu. Galtung-ek dioen bezala, gatazka erronka da; azken batean, helburu bateraezinak edukitzea izugarrizko desafioa da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio aldetik. Horren arabera, beraz, gatazka gure izateari zentzua ematen dion arrazoietako bat da; aldaketaren arrazoia, aldaketarekin batera gertatzen den zerbait eta aldaketaren ondorioa; bizitza sozialerako ezinbestekoa; bizitzeko arnasa hartzea bezain garrantzitsua”.

Gatazkak generoaren ikuspegitik aztertzerakoan honako hau azpimarratu nahi nuke: gizonon munduan badirudi gatazka eta biolentzia sinonimoak direla eta oinarrian ez du zergatik horrela izan behar. Biolentzia, gaizki bideratutako gatazka baten ondorio tamalgarria izan daiteke. Ideia hau genero estereotipoekin oso lotuta ikusten dut. Gizonok indartsuak, oldarkorrak, aktiboak eta ausartak izan behar dugu. Ideia horietatik arazo ugari sortzen dira. Bi adibide jartzearren: 12 eta 26 urte arteko mutilen istrupuen ondorioz duten heriotz tasa neskena halako bost da. Ausardia deszostratu beha horrek eragindako heriotz gehiegi... Bigarren adibide latza, espetxetako poblazioaren banaketa litzateke. Espetxetan preso dauden %95a baino gehiago gizonak dira!

Feminismoak gatazken trataeraren ikuspuntu positiboa indartzen lagundu du. Gatazkak era egokian bideratu ahal izateko funtsezkoa da harreman sareak indartzea. Taldekideak lehendabizi elkar ezagutu behar dute, ondoren konfiantza lortu eta ahal den neurrian elkarrenganako estimua garatzen saiatu beharko ginateke. Gatazka baten aurrean erlazioa garrantzitsua bada, lotura afektiboak baldin badaude gatazka horri erantzun egokia ematen saiatuko gara, bi alderdientzat egokia izango den erantzuna. 

Aipaturiko ganaren inguruko ikerketa, baliabide edo proposamen adierazgarriren bat gomendatu.




Bortizkeri kulturala. Gure ohitura, jarrera eta baloreen multzoa da. Bere espresioa  jokoetan, jostaiduetan, kiroletan, abestietan, iragarkietan, filmetan... ikusi dezakegu. Honen ondorioz, bortizkeria justifikatu eta legitimatzen duen marko ideologikoa eraikitzen da. Indarkeri sinbolikoa hemen kokatu genezake.

Bortizkeri estrukturala. Tarde baten beharren asetzea mugatzen duten egitura fisiko edo antolamenduzkoen multzoa litzateke. Atal honetan, eta emakumeen kontrako bortizkeria adibidetzat hartuta, besteak beste honako kasu hauen aipatu genitzazkeen: emakumeen soldata baxuagoak; formakuntza berdina edo hobea izanda langabe tasa altuagoak; kristalezko sapaia bezala ezagututako fenomenoa, non emakumeak erakunde bateko organigraman gora egitean une batean aurora egiteko langa bat topatuko duet   emakumeen presentzia eskaxa aginte eta erabakitze postuetan, publiko, pribatu zein politikoetan...

Bortizkeri zuzena. Oso ikusgarria. Askotan beste bien ondorioa da eta gehienetan honen aurrean bakarrik hartzen dira neurriak.

Bortizkeri zuzena eman ez dadin bortizkeri kulturala eta estrukturalaren oinarrien aurka jo beharko genuke.
  • Gatazken aurrean helburuen eta harremanaen 4 ardatzetako kontzeptua funtsezkoa iruditzen zait. Ondorengo bi irudietan argi ikusi daiteke bere garrantzia.

  • Atal honekin bukatzeko Paco Casconen lana aipatuko nituzke. Ondorengo loturan bere material ugari topa ditzakegu. Paco Casconen materialak.
Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.

Googlen joko bat begin dut, Gatazkak, confilctos eta conflict idatzi dut. Hauek dira ateratako pantaillak:






Guztietan eztabaida eta lehia islatzen duten irudiak azaltzen dira. Irabazi-galdu paradigman kokatzen dira. Oso antzekoak badira ere, gaztelerazko pantailako irudiak berogoak iruditzen zaizkit eta euskarazkoan bortizkeri zuzenaren irudiak ere azaltzen dira.
Ondorioa garbia da nire ustez, gatazkak irabazi beharreko lehia bezala ikusten ditugu eta bortizkeriarekin lotzeko joera dugu.


Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak? 


Hasteko gatazka beraren ideia aldatzen hasi beharko ginateke. Gatazkak zer diren, helburuen eta harremanen ardatzak, beste irtenbide posibleak bilatzeko jarrera...


Paco Casconek oso propasaren interesgarriak egiten ditu maila honetan. Bere planteamendua esaldi honekin laburbiltzen da: "Educar en y para el conlicto"


  • Parte-hartze aktiboaren kultura sustatu beharko genuke.
  • Komunikazioa hobetu.
  • Elkar ezagutza indartu eta denok taldearen parte sentitzeko jarduerak burutu beharko genituzke.
  • Araudia ikasleekin batera landu.
  • Aniztasunaren trataera positiboa landu.
  • Sentimendu eta afektoen lanketa. Inteligentzia emozionala landu, interpertsonala zein intrapertsonala.
  • Elkar arduraren ideia zabaldu ikastetxean 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina