2016/02/06

Identitatearen garapenaren gainean hausnartzen

Gaiari buruzko laburpena.

Identitatea eraikitzeko orduan alderdi biologikoak, sozialak, kulturalak, psikologikoak eta politikoak hartzen dute parte. Identitatearen eraikuntza prozesu oso konplexua da non norbera bere izatea eraiki eta besteengandik bereizten den eta era beren gure egiten ditugun ezaugarriak partekatzen dituen taldearen parte ere sentitzen gara. Prozesu bikoitza da beraz, pertsonala eta era beren soziala.

Sexu identitatea baldintza biologikoetan oinarritzen den identitatea litzateke.

Genero identitatea berriz zu zeure burua nola sentitzen duzun litzateke. Gai honetan gure kulturak sekulako eragina du eta oso zaila da emakume edo gizon identitatetik kanpora kokatzea. Zuriñe Baztanen hitzak oso argigarriak dira: "Soilik bi aukera baldin badaude, nire burua gizon gorputzean ikusi eta identifikatzen ez dudanez, ni emakumea naiz... Errealitatea binario ez balitz, ni beste toki batean  al nengoke? Seguraski baietz, ez nintzateke sailkatuko ez gizon ezta emakume gisa ere."




Gaiari buruzko balorazio pertsonala.

Sexu identitateaz hitz egiterakoan bada teoria bat non gizon emakumea ardatza continium bat den. Niri hau ulertzea oso zaila egiten zait. Sexu-orientazioan continiumaren idei ulertu dezaket. Mutur batean heterosexualitatea egongo litzateke, bestean homexualitatea eta erdian bisexualitatea.
Sexua, nire ustez, zerbait biologikoa da eta nik ez diot buleta gehiagorik ikusten. Bakoitzak bere buruan nola bizi duen eta egun ditugun genero estereotipo ertsien indarra beste kontu bat da. Sexua eta generoa landu genuen atalean nahiko zabal eman nuen nire ikuspuntua gai hone inguruan.
Sexu-identitatea anitzagoa proposatu beharko genuke agian. Errealitate bat da gehienok identitate maskulino edo femeninoa garatzen dugula, baino  bidea eman beharko genioke identitate nagusi horietatik kanpo sentitzen diren pertsonak ere eroso senti zitezen. Intersexualitataz ari naiz batez ere.

Genero-identitatea berriz kontzeptu eraikia da, eta eraikia den einean aldakorra. Gizarte bezala ahalegina egin beharko genuke genero estereotipoak gainditzeko. Dena den oso gai konplexua iruditzen zait jende askok, gizon zein emakume genero identitatea gizakion berezko ezaugarri bezala hartzen dutelako.
Bideo honek terminologia oso ondo azaltzen duela iruditu zait. Ingelesez dago:



Heziberri 2020ko proiektutik jaso identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldiren bat eta bere garapena bermatzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharko genukeena aipatu.

Heziberri 2020 proiektuaren Eredu Pedagogikoaren markoan Aniztasuna eskola inklusiboan atalean honako hau jasotzen da:

• Sexu‐joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi bezalako sexu‐harremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.

• Genero‐aniztasuna. Gizarte‐konstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna.

Sexu joeren aniztasunaren inguruan azaltzen den paragrafoaren azken esaldia azpimarratuko nuke: "Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua." Nire ustez orokorrean bizkarra emanda jarraitzen dugu eta horrek eragin oso ezkorra du gure ikasleengan. Gai hauen inguruko irakasleon formakuntzan sakontzea funtsezkoa da.

Aipatu itzazu zure inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak. 

Aste honetan bertan Asteasuko 5 urteko haur batek izena aldatzea lortu duela aipatuz berria irakurri dut "Tolosaldeko Ataria" eskualdeko egunkarian.
Gaur egun gehienok askoz ere sentsibilizatuago gaude horrelako kasuekin eta egoera ulertzen dugu. Alde horretatik asko aurreratu dugula iruditzen zait. Hala ere lanean gogor jarraitu behar dugu gure iruditeri osoa ezagutzen dugun errealitateari egokitzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina