2016/11/20

TRADIZIOA? ETA GENERO IKUSPEGIA?


 Jarrera
 Aniztasuna
 Izaera

 Parekidea
 Askatasuna
eRedua
 Errespetua
 Kultura
 Iraultza
iDentitatea
 Emozioa
dAntza


Jaiak kulturaren islada dira, nolabait gizartearen eredua erreproduzitzen da gure ospakizunetan, gainera, Begoña Arriolak dioen bezala emozioek berebiziko garrantzia dute portaeran, beraz garrantzi handiko ariketa da jai eta ospakizunak genero ikuspegitik aztertzea. Hauxe izan da aste honetako lanetako bat, argi eta garbi ikusi ere bai sexu genero sistema ia ospakizun denetan gehiago edo gutxiago erreproduzitzen dela.
San Valentinen, maitasun erromantikoaren mitoa…Olentzero, androzentrismoa… Halloween eta ihauterietan mozorroetan egiten den sexu bereizketa, emakumeari dagozkion mozorro sexyak… aita eta amaren eguna, kontsumismoa, maskulinitate hegemonikoaren aldarria




Tradizioaren izenean ohitura ugariri eusten diegu, are gehiago interes politiko eta ekonomikoak atzean ezkutatzen badira. Betidanik horrela izan denez… Tradizioz gurean finkatuta dauden ospakizuenei ezinbestekoa dugu genero ikuspegia ezartzea eta ez betidanik horrela izan delako bere hortan uztea.

Euskal Herrian, jai eta ospakizunak jan edanean ospatzen ditugu, alkohol eta festen izenean hainbat jarrera onartezin justifikatzen dira. Inoiz gertatuko zitzaizuen taberna batetik ateratzean norbaitek ipurditik heldu, atzera begiratu eta mutil kuadrila batekin topo egitea. Beraiei purrustada egin eta gainera - Neska, festak ditun da, ez hai hola jarri… erantzuna entzun beharra.

Beraz, ezinbestekoa da eremu hezitzaileetan jai eta ospakizunen gaiari eustea. Bigarren hezkuntzan lantzeko badira hainbat erronka:
  • Gure jai eta ospakizunen jatorria aztertzea, genero ikuspegia ezarriz
  • Sexu genero sistema erreproduzitzen duten ereduak era kritikoan lantzea
  • Hipersexualizazioa lantzea
  • Musika, letra eta dantzak aztertzea
  • Tradizioa betikoa delako onartu egin behar da? Hausnarketa egitea
  • Ikastetxeetan eztabaida prozesuak martxan jartzea

Baliabide hezkidetzaile bat martxan jartzekotan, honakoarekin hasiko nintzateke Gure jai eta ospakizunen jatorria aztertu eta genero ikuspegia ezartzea. Bigarren Hezkuntzan egiteko ariketa egokia dela uste dut, informazioa bildu, aztertu eta ikuspegi kritikoa ezarri.

Iazko post bat:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina