2017/01/15

Hizkuntza feminizatu: emakumeak ikustarazi eta aitortu




      

" Kultura sexistatik mintzaira sexista dator eta mintzairak sexistak kulturaren sexismoa iarunarazten du" Agurtzane Juanena.



Hizkuntzaren erabileraren eta egiten dugun komunikazioaren bitartez gure munduaren kontzepzioa islatzen dugu, horregatik garrantzitsua da erabiltzen dugun komunikatzeko modua:  hizkuntza nola erabiltzen dugun, tonoa, jarrera ... komuniazio horren bitartez isladatuko bait da hitzen bitartez  trasmititzen duguna baino haratago. Hizkuntzaren bitartez balioak trasmititu eta errealitatea izendatzen eta interpretatzen ikasten dugu, beraz hizkuntzak hitzak baino gehiago adierazten dutela esan dezakegu. Gaur egungo jendarte patriarkalaren androzentrismoa eta sexismoa hizkuntzaren erabileran ere islatzen da, nahiz eta hizkuntzak genero gramatikala izan ala ez, emakumeak diskurtsoan eta sinbolikoki ikustezinak bihurtzen dira bere ekarpenak isilaraziz. Eta bestetik, hizkuntza sexista genero estereotipoak eta misoginia trasmititzen ditu.  Hizkuntza Sexistaz hitzegitean  gizonen boterea eta emakumeen mendekotasuna agerian uzten dute, emakumeenganako mesprezua eta gutxiespena agerian utziz.  Hizkuntz Androzentrikoak emakumea izkutatzen du eta gizona zentroan jartzen du.







 Eta zergatik erabili behar dugu hizkera "ez sexista"? galderari Amaia Alvarez Uriak Euskal Filologian lizentziaduna eta AEK-ko irakaslea HIK-HASIko aldizkarian galdera honi erantzuten du eta baita ikasgeletan nola jorratzen hasi. era azaltzen du. Azken finean, hizkuntza  identitatearen eraketa, desberdintasunaren pertzepzioa, botere harremanak eta prestigioa kontu horien eraginpean daude.  http://www.hikhasi.eus/artikulua/1396




Eta euskara hizkuntza sexista da? Euskara naiz eta genero gramatikalik ez izan, euskara hizkuntza sexista dela baieztatzen digu Alvaro Garcia Meseguerrek. Alvaro Garcia hizkera sexisten gaian espezializatutako espainiar hizkuntzalaria da eta euskara oso zama sexista txikia izan arren %5, beste hizkuntzekin alderatuz gaztelania %80 da, frantsesa %40 eta ingelesa%15.

Jarraian gaur egun bi ikuspegi ezberdin daude jarraian azalduko dugun galderari erantzuneten dioetena : zer da sexista hizkuntza ala erabilera? Gaur egun zabalduen dagoen ikuspegia jarraian laburbilntzen dena da eta ikuspegi honen arabera erabilera da sexista eta kultura/erralitatea sexista denez hau aldatuzkero hizkuntza-sistema ere aldatuko da.


 
Bestalde, beste ikuspegi bat Amaia Alvarez Uriak defendatzen duena eta horrela laburbiltzen du"  hizkuntza harreman dilektikoa dago hizkuntza eta arauen artean, bi alderdiak dira erantzule bata bestearengan du eragina".  Amaia Alvarezek " Euskara eta diskriminazio sexuala" artikuluan bere ikuspegia azaltzen du www.jakin.eus/aldizkaria/artikulua/hizkuntz-sexismoa-eta-euskara/1981.


Jarraian " El poder del lenguaje incluyente" Ivanna Parletten bideoaren esteka ikustera gonbidatzen zaituztet, berta hizkuntza ez-sexista gainditu eta hizkuntza inklusiboa erabiltzeko zergaitia eta gomendioak jorratzen ditu. Disfrutatu !!!!



Aukeratutako gida STEE-EILAS sindikatua 2016an publikatutako " Komunikazio inklusiborako" gida da, bere lana gida ezberdinetan oinarritu da etaproposamen barne hartzaileak kontutan hartzen ditu.http://steilas.eus/files/2016/10/161004-Gida_KomunikazioInklusibo_EUS.pdf






Eta nola egin gure eskoletan/jendartean ?


  • Lehenik eta behin hizkuntzaren sexismoa eta androzentrismoa agerian utzi behar dugu eta horretarako gure eskolan komunikazio eta hizkuntzaren erabileraren inguruan hausnarketa prozesu bat zabaltzea egokia litzateke eta bertan egien dugun komunikazioaren inguruko diagnostiko bat egin.
  • Gure eskolan, komunikazio eta hizkuntza inklusiboa izan dadin, proposamenak adostu eta plangintzatu eskola komunitate sujetoekin (ikasle, famili, langile).
  • Irakasleek gelen barruan erabiltzen duten komunikazioa aztertu eta norberak konzientizazio prozesua martxan jarri.
  • Testu liburuak eta edukiak aztertu eta emakumea aintzat hartzen duten materialak bakarrik erabili.
  • Eskolak ekoizten dituen edozein testu edo ta argazkiak hezkidetzaileak eta barnehartzaileak direla bermatu.

 Azkenik, aurreko ikasturteko Ana Extramiama Camenoren lana oso ondo jasotzen ditu gaian jorratutako edukiak http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/zer-dasexista-hizkuntza-ala-erabilera.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina