2017/02/05

Orientazioa bai, genero ikuspegi batetik, noski!!!!

Aste honetan orientazioa eta aukera akademikoak landu ditugu, eta noski ikastaro honetan gaudenez, orientazioa hezkidetzailea ahalbideratzeko gakoak, estrategiak eta proposamenak landu ditugu. Nire lan esparrutik orientazioaren gaia urrun ( 0-2 urteko neska mutilekin lan egiten dut) geratzen zitzaidala uste nuen, baina gaia jorratu eta gero, gai honek duen dimentsioaz eta garrantziaz  konszienteagoa naiz. Jarraian gai honetan adierazgarriak iruditu zaizkidan   aspektu hauek  azpimarratu nahiko nituzke:



  • Orientatzeak neska-mutil ikasleekin harreman jarraituak izatea suposatzen du, entzun, informazioa eman, lagundu, izateko, espresatzeko eta aske aukeratzeko espazioak zabaltzea da. Eta zer da hezkidetzaren ikuspuntutik orientazio hezkidetzailea? Ikasleen banakako desberdintasunetatik abiaturik genero ezarpenak izan duen eragina kontutan harturik, tutoretzak eta orientazioak ikasle bakoitzari bere hezkuntza prozesuaren protagonista izateko eta bizitza esparru guztietan bere burua orientatzeko gaitasuna garatzen lagunduko dion eskuhartzea.
  • Orientazioan genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsezkoa da.
  • Orientatzea eskuhartze konszientea eta etengabekoa izan behar du, hezkuntzaren esparru eta etapa guztietan, curriculumean integratua egon behar du eta hezkuntza komunitate guztiaren inplikazioa funtsezkoa da.
  • Gaur egun, ikerketa ezberdinek baieztatzen dute:
    • 2015ean PISA txostenean  egindako ikerketa guztietan  genero arraila agertzen da, ikasketei begira dituzten, jarrera, emaitzak eta aukera akademikoetan. Eta argi adierazten dute genero-arrailak ez duela zer ikusirik emakume eta gizonen jaiotzetik ahalmen desberdinekin. Baina bai adierazten dute irakasleek dituzten aurreiritziak kalifikazioetan eragina dutela eta baita familien espektatibek ere. Ondorioz, neska mutilen ikasketetan hezitzaileok ardura haundia dugula baieztatzen da.
    • " Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planak" deskribatzen du 18.orrialdean egoera " azken hamarkadetan aurrerapenak izan badira ere, genero estereotipoek eragin haundia dute oraindik ikasleen aukera pertsonaleetan, profesionaletan eta bizitzakoetan. (...) gero eta handiagoak direla jokabide-ereduen desberdintasunak neskek eta mutilek egiten duten aukera akademikoetan.
    • EAEn, 2016an lehenengo hiruhilekoan, gizonen aktibotasun tasa %62,7koa izan da, emakumen kasuan %52,3. Iturria EUSTAT.
    • Emakumeen kolokazioari dagokionez emakumeen %33ak lanaldi partziala du, aldiz gizonezkoek %6.

 


    • Soldaten kasuan,mundu mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten dute. Iturria Estadistikako instituto nazioanala.
 
    • Enpresen zuzendaritzari erreparatuz, estatu espainolean unibertsitate ikasketak dituzten %60 emakumezkoak dira eta horietatik %13 bakarrik betetzen dituzte zuzendaritza postuak.

Emaitzek baieztatzen digute oraindik lan asko dugula egiteko, ezinbestekoa dela talde bezala eskuhartzea hezkidetzailea planifikatzea eta interbentzioa adostea, eta hori egin aurretik garrantzitsua dela diagnostiko bat egitea, tokian tokikoa. Prozesu bat abiatzerakoan hezkuntza komunitateko kide guztiak sujeto aktibo bilakatzea garrantzitsua da eta baita ere parte hartze parekidea sustatzeko guneak sortzea.

Eta orientazio hezkidetzailea lortzeko gure ikastetxean  hauek dira ditugun erronkak: 



  • Curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen duenez, emakumeok garatutako konpetentziak eta egindako ekarpenak ezagutza eremu guztietan isilarazita daude horregatik emakumeen ekarpenak eta emakumeek garatutako konpetentziak baloratzea ezinbestekoa da.
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan ezezik curriculumean lantzea.
  • Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
  • Parte hartze parekidea sustatzea.
  • Lanbidea izatearen garrantzia azpimarratzea.
  • Hizkuntza barnehartzailea erabiltzea.
  • Identitate eta bizitza eredu anitzak lantzea, genero estereotipoak gainditzen diztuztenak.

Eta amaitzeko  aurreko ikasturteko ikaskideen artean gehien gustatu zaidan postaren helbidea http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/orientazioa-eta-aukeren-inguruan_39.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina