2017/03/20

Indarkeria matxista egunero eraldatu






Egunerokotasunean bizi dugu indarkeria matxista, modu sotilean (hizkera sexistan, txiste matxistetan, iritziak baliogabetzean...) eta modu esplizituan ere. Famili bazkaritan, egunerokoak dira famili nuklearrarekin edo bikote heterosexualarekin lotuta egon daitezken galderak, eta norma. horretatik kanpo ateratzen bagara orduan zer? Edo metroan joatea eta gizon batek hankak zabal zabalik izatea, zuri lekua kenduta, eta egoera horretan bultzatzen baduzu orduan zer? Edota taberna batean eskatu eta ardoa edateko gogoa duzunean zure kideak eskatutako freskagarria zure parean jartzen dizutenean, eta hori ikusita kamareroari arreta deitzen diozunean, orduan zer?

Asko eta maiz jasan behar ditugu zerrenda luzea osatzen duten indarkeriak. Horren aurrean feminismoaren bidea jarraitu, autodefentsa feminista gure motxila barnean sartu eta eguneroko errealitatean, txikiak diruditen baina handiak diren,  jarrera aldaketetan esku hartzea besterik ez dugu!

Indarkeria matxisten aurkako baliabide digitalen gomendioak hor dituzue!



Pamela Palenciano Jodarren "No solo duelen los golpes" monologoa hau bertan jartzen dizuet, gaiarekin lotura zuzena duelako eta ona dela iruditzen zaidalako. Helduekin erabiliko nuke, dena den.



Beste bideo hau, orain bolo bolo dabil sareetan: ChloƩ Fontaineren "Soy Ordinaria" laburra da. Eguneroko errealitate bortitza irudikatzen du. Egunerokotasuneko indarkeria matxistak erakusten ditu, modu gordin batean:


Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?


- Maitasun erromantikoaren oinarriak eta estruktura eskolan landu eta inguratzen gaituzten edukiak arakatu. 

- LGTBIQ fobiak landu, espazio seguruak sortu eta edozein indarkeria baztertu.  

- Mikromatxismoak eskolan landu.

- Autodefentsa feminista ikastaroak heziketa fisikoan landu. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina