2017/11/06

GENERO-INDARKERIAZ HAUSNARTZEN

"Genero indarkeriari buruz ari garela, 14 eta 40 urte bitarteko emakumeek arrisku gehiago daukate tratu txarrak jasateko euren bikoteen partetik minbizia pairatzeko, istripu bat edukitzeko edo gaixotasun kronikoa izateko baino."
Victoria Cinto, 2016

Genero-rolak genero aginduen menpe daude, hau da, kultura eta une historiko bakoitzean gizon eta emakumeei esleitzen zaizkien funtzioak, jokabideak, balioak eta jarrerak, testuinguruaren bitartez bereganatzen dira. Hala, aurreko astean aipatu bezala, ekoizpen-rola gizonezkoei esleitu zaien bitartean, emakumezkoei ugalketa/zaintza esleitu zaizkie. Guzti honek, emakumeen diskriminazioa ekarri du, bai boterearen aldetik, baita bizi publiko zein pribatuaren banaketaren aldetik. Izan ere, gizonezkoa esparru publikoan aritu den bitartean, emakumea arlo-pribatuan aritu da eta ez da inongo errekonozimendu sozialik bermatu, ez soldata aldetik, ez eta boterea aitortzerako orduan ere. Hau da, gizon-emakumeen arteko osagarritasunean oinarritzen da genero-rolen banaketa tradizionala; banaketa horren ondorioz sortzen dira genero-ezberdintasunak eta indarkeriak emakumeak bigarren mailako izatera pasatzen dira.

Azken hamarkadan honen inguruko kontzientzia areagotu bada ere, egia da oraindikan gure egunerokoan eraso-sexistak pairatzen ditugula. Eusko Jaurlaritzak 2015ean eginiko galdeketa baten arabera, %75aren ustez emakume eta gizonezkoen berdintasuna bermatzea gai garrantzitsua da. Aurrera pausoa handi da, bai, baina oraindik ere asko dugu egiteko zuzeneko indarkeriarekin zein ezkutuko/zeharkakoarekin. 
Beste zenbait datu topa genitzake Olatzek idatzitako aurreko urteko sarrera honetan.

Eta zergatik diot zeharkakoa? Esate baterako zer diote gure iragarkiek?

Egun ikusten diren zenbait iragarki oraindik ere genero-indarkeria erreproduzitzen dute. Iragarkiek emakumearen jarduna mundu pribatura bideratzen du normalean, izan ere, bere eginkizunak familiara eta etxera bideratzen ditu. Gainera, lan hauetan ari denean, emakumea gizonezkoaren menpeko roletan agertzen da. Gizonari berriz, ekoizpen arloko jardunak bideratu zazkio: lanbide-mailako zereginak, familiaren ekonomi mantenua, babesa, negozioak, etab. bizi-kalitatea bermatzeko gizartean baliosten diren zereginak alegia. Emakumea ama, emazte eta etxekoandre izaten denez gero, gertukoen zaintza esleitzen zaio; eta ondorioz, seme-alabek familiaren egitura “tradizionala” jasotzen dute. Neskatoek eta mutikoek horrenbestez, irakatsitako balio/jokabideak bereganatuko dituzte eta etorkizunean berrezarri.

Jakina denez, emakumea objektu bat bezela erabiltzea onartezina da, baina aipatzekoa da honako publizitatea ez dela formularik kaltegarriena edota arriskutsuena. Halako mezuak oso nabarmenak edota argiak izan arren; badira iragarkietan erabiltzen diren beste argudio batzuk, ustez emakumearen aldekoak direnak eta mezu sexistez josiak egon daitezkenak. Hauek ez dira horren nabarmenak, eta lehen begirunean ez hain iraingarriak, baina, azken finean, arriskutsuak izaten jarraitzen dute. Ikus ezazue Kaiku-ren "Da el paso" iragarkia eta atera kontuak.


Hezitzaile bezela interesgarria litzateke halako iragarkiak ikasleei eskuragarri jartzea eta ariketa edota dinamika desberdinak planteatzea. Halakoetatik galdera berriak proposatzea eta gure testuingurua aintzat izanik, gazteak hausnarketara bideratzea.

Esan bezala, indarkeria jasateko erak eta erak daude eta bestela ikus ezazue Maider Arregik idatzitako bilduma: Eta zu zeren beldur zara.

Amaitzen joateko gure inguru hurbilean gertatutako zenbait eraso ditut hizpide, izan ere Euskal Herrian ere halakoak pairatzen ditugu. Hemen duzue Ur Handitan telesailaren azken saioa Hitza eta bortitza.

Bide batez, Onintza Enbeitiak lehengo astean Berria egunkarian argitaraturako Niri ere bai artikuloa:

Eta amaitzeko, honi guztiari melodia bat jartzearren hemen duzue Napoka Iria taldearen Ezin baitut kanta auskor bezain indartsua.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina